Hipika eskaintza helduentzat
IRTEERAK
Iburretik abiatu eta inguruko mendietan zehar paseoak egiten ditugu. Gertuko interesguneak ezagutu, naturaz gozatu eta ederki pasa.
Prezioa: Ordu 1: 25€ | 2 ordu: 40€ | 3 ordu: 60€ Goiz/arratsalde osoa: 60€ | Egun pasa: 100€
IKASTAROAK
Ezertxo ere ez jakitetik galopa azterketak gainditzera. Zure beharren arabera egokitzen ditugu ikastaroak, gehien interesatzen zaizkizun trebeziak hobetzen laguntzeko. Hastapena, heziera klasikoa, oztopo jauzia, konpletoa, raida, treca…
Prezioa: 25€/h | 10 saioko bonua 200€ 20 saioko bonoa 300€.
COACHING
Ezagutu zure burua modu atseginean, natura eta animaliekin harremanetan jarriz. Komunikazioa, kooperazioa, estresa… lantzeko taldekako edo banakako saioak eskaintzen ditugu.
Prezioa: 50€ pertsonako/saioko
*Enpresentzat tarifa bereziak ditugu
GALOPAKO AZTERKETAK
Urtean zehar Españako Federazioko titulazioa lortzeko azterketak egiten dira. Hauetan parte hartzeko derrigorrez federatuta egon behar da.
Prezioak: Azterketek 80€ (1, 2, 3, 5 eta 6 galopa mailak) eta 100€ (4 eta 7 galopa mailak) balio dute eta zaldiaren alokairua gehitu beharko litzateke norberaren zaldiarekin egiten ez badira. Prestatzeko ikastaroak urte osoan zehar, 200€/10 saio.
GOI-MAILAKO IKASLEENTZAT ESKAINTZAK
Unibertsitate, Goi-Maila edo Erdi-Mailako ikasketak burutzen ari bazara, tarifa berezia duzu eskuragarri.
Prezioa: 15€/h (%40ko deskontua) GAZTE TXARTELAekin ere 15€/h (%40ko deskontua)
ZALDIENTZAKO OSTATUA
Zure zaldiari Iburren ostatu eman diezaiokegu. Elikatu eta garbi mantenduko dugu, eta eskaeraren araberako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
Prezioa: 300€ hilabeteko.
Murgildu zaldien munduan
Ibur Hipika Klubeko ekintzetan parte hartu nahi baduzu,osatu ondorengo galdetegia edo jarri gurekin harremanetan.
Murgildu zaldien munduan
Ibur Hipika Klubeko ekintzetan parte hartu nahi baduzu, osatu ondorengo galdetegia edo jarri gurekin harremanetan.